Astekaria

Lehenengo astea:

Lehen praktikak izanik, irakasleak, ikasgaiaren nondik norakoa azaldu digu eta horrez gain ikasle fitxa bat egin behar izan dugu berari entregatzeko. Horretaz aparte, ordenagailuaren hardware eta softwarearen arte ezberdintasunari buruz hitz egin dugu, eta ordenagailuaren atal ezberdinak aztertu baita.
Horrez gain, hainbat programa azaldu dizkigu; hala nola hasierako talde fitxa osatzeko OpenOffice programa, software libreduna, gure klaseko bloga egiteko blogger.com blog sortzailea...Baita ere Gmail-aren munduan sartu gaitu, nahiz eta nik banuen kontu bat irekita. Honi buruzko informazioa azaldu ostean, azaldu zigun baita gmail kontu horrekin, Google-eko hainbat aplikazio erabili ahal genituela: Drive, Youtube, Calendar, Maps...Txundigarriena Google Drive izan zen niretzat, batik bat dokumentuak konpartitu daitezkeelako ordenagailura programarik deskargatu gabe, eta bestetik, denbora errealean editatu dezakezulako, eta besteek (zurekin dokumentua konpartitzen dutenek) ikus dezaketelako aldaketa horiek nola egiten dituzun eta gainera parte hartu, bakoitzak aldaketa ezberdinak eginez.

Bigarren astea:

Aste honetan, Blogger programari buruzko argibideak eman dizkigu, hau da, nola erabili, zelan diseinatu, zein aplikazio erabili daitezkeen blogean bertan...eta baita ere astekaria eguneratu behar dugu, egiten dugun guztia bertan azalduz eta blog honetan argitaratuz.
Etiketak nola egin azaldu digu, blogeko artxiboak askoz errazago bilatzeko balio baitu honek.  Horrez gain gure web orriaren pribazitatea mantentzeko argibide batzuk ere azaldu dizkigu.

Hirugarren astea:

Talde laneko proiektu batekin hasi gara aste honetan, bere gaia honako hau izanik: HH.ko lau urteko gela bateko tutorea zara eta ordenagailu berriak ekarri dituzte skolara, zu tutore zaren HHko bigarren zikloko klaseetan erabikltzeko. Horrela bada, galdera batzuk datoz zure burura; Zergatik ekarri dituzte? Abantailarik izango dut eguneroko lanean erabiliz gero? Zer egin daiteke hauekin eta zertan erabili ditzaket?
Gai hau abiapuntutzat hartuta, talde fitxa bat sortu dugu eta horren ostean site bat, hau da web orri bat non guk gure laneko artxiboak argitaratzen joango garen,lanaren aurkezpen gisa. Hipotesiei buruz hitz egin dugu, eta kronograma bat osatu ostean jo ta su lanean hasi gara, "Los jetas y los pasotas" testua landuz.

Laugarren astea:




No hay comentarios:

Publicar un comentario